martes, 9 de diciembre de 2014

LANDAREAK



Euskal Herrian lore asko daude. Animali asko landareez elikatzen dira edo landareen inguruan egoten dira (erleak, tximeletak …).

Hona hemen landare batzuk:


  • Larrosak
    Arrosa Rosaceae familiako landare loredunak dira, kolore askotakoak dauden arren, normalean kolore gorria izan ohi dute.

  • Eguzkilorea
 Euskal Herriko mitologian eguzki-loreak ikur gisa garrantzi handia du. Bere itxurak eguzkia irudikatzen zuen, horregatik antzinako sineskeren arabera etxeak, baserriak eta bordak sorgin eta izpiritu edo izaki gaiztoez babesteko asmoz ateetan jartzeko ohitura zegoen, bestalde sorginkeria, aztikeria eta madarikazioen aurkako babeslea ere ba omen zen. Gaur egun oraindik baserri giroko leku askotan jarri ohi da. Sineskera horien arabera, eguzki-lorearen babes ahalmena San Joan eguneko goizaldean urte osoan baino indartsuagoa izan ohi zen.

  • Orkidea
    Orkideak, landare loredunen lehenengo familiarik handiena da espezie kopuruari erreparatuta. 800 genero eta 25.000 espezie ditu. Orkidazeoak landare kosmopolitak dira, baina gehienbat eskualde tropikaletan egoten dira. Landare monokotiledoneoak dira.
    Orkideen ezaugarri bereizgarria da lorearen petaloetako bat eraldatu egin dutela, eta animalien erreinuan ohikoak diren egiturak osatzen dituztela

  • Tulipana
    Tulipa edo idi-bihotza landare erraboilduna eta bizikorra da, lore ikusgarrikoa. Liliaceaefamiliakoa, espezieen jatorria Europa, Iparraldeko Afrika eta Asia da (Anatoliatik eta Irandik Txinako ipar-ekialderaino). Landarearen aniztasunaren erdialdea Pamir eta Hindu Kush mendietan eta Kazakhstango estepetan dago. Tuliparen barrenean 150 espezie inguru sailkatzen dira, baina hibrido asko ere badaude, XVI. mendetik aurrera lorezainek espezie andana gurutzatu baitituzte. 

  • Basabitxilorea

            Basabitxilorea, Asteraceae familiako landare belarkara da. Lore apaingarria da. Landare honen hostoak jangarria dira eta entsaladan zein beste barazkiekin egosita jan daitezke. Dituen bertute medizinalak errenazimendutik ezagutzen dira.


5-25 cm-ko landare iraunkorra. Koilara itxurako hostoak ditu,zertxobait horztunak eta erroseta zapal batean etarrita. Kapitulu bakartiak ditu, kanpoaldeko kolorez zuria dira eta liguladunak, erdialdekoak horiak. Martxotik uztaileara loratzen da. 




No hay comentarios:

Publicar un comentario